Kobazuloaren bestaldera iritsita, Ainhoak sutsu besarkatu du Asier.
- Konturatu zara nola arrazoia zenuen eta zure zalantzek oinarririk bazuten?
Orain badakizu gizon-emakumeak ez direla beti horrela bizi izan,
eta jarraitu ere ez dutela bide hau betiko jarraituko. Garrantzizkoena
da inoiz ez ahaztea nor garen eta nondik gatozen.
- Zure hitzek agur-itxura dute maitea. Seguruenik, jainkosa bat izango zara.
-baieztatu du gazteak.
- Asmatu egin duzu! Eta ondo dakizu ez dugula gehiago elkar ikusiko.
-jarraitu du lamiak– Elkarrengandik bereizi beharra dugu baina zure
irribarra eta begiradak gogoan izango ditut beti.
Emaidazu azken besarkada!
 
 
 
 
 
Copyright © 1998 Angelo Cacciola Donati
 

<A HREF="20.mid"></a>