Poliki-poliki, jendetzatik aldendu eta herritik irten dute. Izarrek dir-dir egiten
dute beren gainean konplizitatez. Zuhaitzak beren bidea inguratzen hasiak
dira eta pausoz pauso basoan murgiltzen dira.
Gautxoriek pozez hartu dituzte jainkosa eta bere laguna eta kantarik
ederrenak eskaini dizkiete.
- Basoko piztitxook, abesti hauek dira eman diezazkidakezuen oparirik hoberena.
-esan die Ainhoak, eskerronez.
 
 
 
Copyright © 1998 Angelo Cacciola Donati

<A HREF="11.mid"></a>