Jadanik lehenengo eguzki izpiek agerpena egiten dute mendi artetik, baretutako eta erlaxatutako gorputzak belar gainean daude, plazerrak gaina garaitu du eta bakea da nagusi basoan... sorgin zaharrena jaikitzen denean: -Hungariarrok, ezin zaitezkete inoiz kexa gure harreraz. Zuen aurpegiek gau hontako xarma guztia isladatzen dute. Baina kondaira zahar hau osatzeko garaia iritsi da eta dakizuen bezala zuhaitz bilakatuko zarete leku sakratu honi dagokion babesa eta lasaitasuna emanaz. Bide batez, zuen zuhaitz azalaren barruan ikasiko duzue Antzuolako esaera zaharraren benetako esanahia :
"Eman eta hartu, hartu eta eman". Inork ezin du ziklo hau eten,
ez gogortasunez ezta gutiziaz ere.

 

Primera Anterior Siguiente Última Principal 

 

Copyright © 1998 Angelo Cacciola Donati