-Hau da eguraldi zakarra, ez da hala Antxoni? Errekak ez ahal du gainezka egingo!
-Ez zaitez arduratu Sara: gogoan izan urrezko kanpaia. Toki egokian lurpean dirauen bitartean ez dugu uraren beldurrik izan behar-. Hitz horiek entzutean, lasaitu nahi zituzten zaldienak bezain tente jarri ziren Igorren, anai gazteenaren,belarriak eta disimuluz beraiengana hurbildu zen. -Bai, lagun maitea, arrazoi duzu. Pentekostesko holdearen ondoren, harrez gero ez dugu halako arazorik jasan; lurraren erraietako jainkoei eskainitako urrezko kanpaiak ezbehar guzti hauetatik gorde gaitu.

 

Primera Anterior Siguiente Última Principal 

 Copyright © 1998 Angelo Cacciola Donati